Agadena da Barrikako baserri baten izena.
XVIII. mendeko lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Aguedena [N, TO]Bi lekukoen artean bokal bat aldaturik dago, ziurrenik asimilazioaz gertatua, a-e > a-a.
Aguedena (la caseria de), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimo hau, etxe izen asko bezala, antroponimo batez osaturik dago, eta ondoren -(r)en eta -a artikulua ditu. Antroponimoa Ageda da, emakumezko izena, eta bokalarteko /d/ horzkariak erakusten du erdararen bilakaera jasoa duela. Ez da lehenengo aldiz blog honetan antroponimo hori dagoenik, Agaratxonea toponimoan izen bera dago, -txo atzizkia gehitua, *Agaratxo, *Agedatxo zaharrago baten ondorengoa izan daitekeena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario