lunes, 13 de febrero de 2023

Burkaitza toponimoa

 Burkaitza da Oiartzungo toponimo bat, presa bat eta aurkintza bat izendatzeko. Toponimo eratorri bat dago, Burkaitzazearra bizkarra, hegia.
Oiartzungo toponimia liburuan toponimoak agertzen dira eta badago azalpen labur bat, baina ez da lekuko zaharrik ematen, 115. or.:

Burkaitza.
Orokorrean erabiltzen den eta toponimo bihurtu den hitz baten adibidea. Hau da,
izen generiko bat espezifiko izatera pasatu da. Bestalde, burkaitza, bailaran asko erabilitako hitza da, eta bertatik amiltzeko arriskua duen arroka esan nahi du.

Burkaitzazearra. Parajea.
Liburuan azaldu bezala, toponimoak ez du zailtasunik, artikuluaz gain burkaitz izena dagoelako:
burkaitz.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero.
[...]
Dirudienez, hitza nahiko ezaguna da Gipuzkoan, toponimo gehiagoren oinarria delako, Burkaitzeta eta Burkaitzilluna toponimoetan burkaitz dago, Oiartzungo toponimoan bezala eta Murkaitza toponimoan murkaitz aldaera erabilia izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario