viernes, 24 de febrero de 2023

Sospetxu toponimoa

 Sospetxu da Bergarako mendi bat. Toponimoaren informazioa Bergarako euskera web gunetik eskuratu da. Lekuko zaharrena 1768. urteko Sospechu da. Toponimoak ez du aldaeratik baina baditu beste eratorri batzuk: Sospetxubarrena, Sospetxuburua, Sospetxueta...
Analizatzeko izena Sospetxu da, ez dago horrelako euskal izenik, baina aditz bat dago nabarmen antzekoa, sospetxatu 'susmatu', gaztelaniatik mailegatua. Dirudienez, aditzetik izena sortu zen, bilakabide ezaguna erabiliz, aipatu -> aipu, sospetxatu -> *sospetxu, nahiz eta honen lekukorik ez ezagutu.
Analisia zuzena bada, ezin jakin izenaren arrazoiaz, aski bitxia delako. Toponimoa zaharra da, XVIII. menderako bazen eta beraz, izena sor zezakeena oso aspaldikoa da eta ziurrenik ahaztua. Aztarren bat, beharbada, inguru horretako jendeak izan lezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario