lunes, 27 de febrero de 2023

Txakarroena toponimoa

Txakarroena da Arrietako baserri bat. Txakarroeneko iturria Morgan dago, ondoko herri batean.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoaren egitura gardena da, txakarro- eta -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan.
*Txakarro ezezaguna da, baina lotura oso nabarmena du Zakarro izenarekin, Donostiako toponimoa dena. Honen jatorria zakarro hitzean dago, eta toponimoan izenondoa dena egokia izan daiteke:

[...]
4. Tosco, brutal. Cf. VocNav s.v. zacarro.
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. Amez Hamlet 118.
Beraz, Arrietako toponimorako *txakarro proposatuko genuke, zakarro hitzetik sortua, z- > tx- bilakaeraren bitartez, ziurrenik izengoiti bihurtua eta lotua Txakarrenea eta Txakartegi toponimoekin, azken hauek txakar hitzetik sortuak eta hau zakar hitzetik.
Beraz, zakar hitzak bi bilakaera izan zituen, izenondo bihurtu ziren eta gero izengoiti eta azkenik, toponimo: txakar eta zakarro, gero azken honek ere bilakaera izan zuen eta *txakarro sortu zen, hau ere izenondo eta izengoiti eta azkenik, Txakarroena toponimoaren oinarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario