Urataka da Hernaniko toponimo bat, bi aurkintza izendatzeko. Gainera bada toponimo eratorri bat, Uratakako erreka.
Lekuko zaharrik ez bada ere, toponimo gardena da,
Toponimoak bi elementu ditu, batetik ur-ate izen elkartua:
UR-ATE (V-ger-gip; -athe L; uate V, G; ugate V, G; Lar; ubeta V-gip). Ref.: A (urate, uate, ugate); Lh (ur-athe); Iz ArOñ (uráte); Elexp Berg (ubeta). Compuerta del agua. "Paradera" Lar. "Compuertas del saetín" A. "La compuerta del depósito del molino" Elexp Berg.Azkena -ka atzizki txikigarria da, euskal lexikoan ezaguna da, eta batzuetan toponimiara ere igaro dena, Otaka toponimoan bezala.
Leza andiko iturri guztiak lertu eta zeruko ur-ateak edegi egin ziran. Ker Gen 7, 11 (Ol txinboak).
Beste analisi bat ere egin daiteke, ur eta ataka izenak batuz. Funtsean elementu berdinekin egindako toponimoa da, Uratakako erreka izenak erakusten du hor eraikuntza bat izan zela, errota edo burdinola baterako, ur-ate bat. Hori guztia ziurtatzeko, Hernaniko agiri zaharretan aztarrena aurki liteke, zortea izanez gero.
No hay comentarios:
Publicar un comentario