viernes, 24 de noviembre de 2023

Kapelueta toponimoa

 Kapelueta da Gipuzkoako erreka bat, urak itsasora zuzenean uzten dituena. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, dagoen bezala analiza daiteke. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian kapelu izena. Elementuak aski argiak dira baina esanahia ez. Beharbada inguru horretako hiztunek jakin lezakete errekaren izen horren arrazoia.
Toponimo honetan arazorik ez dago elementuak jakiteko, baina interpretazioa iluna da, beste toponimo batuzekin gertatzen den bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario