Amurola da Urnietako larre bat, baita ere Hernani eta Urnieta arteko aurkintza bat. Azkenik, bada Amurolagaña izeneko bizkarra, hegia.
Garai batean Urnietan baserri bat izan zen, eta horrela agertzen da XX. mendeko bigarren erdialdeko Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Goiburu ballaran:
AMUROLA (desh.)Toponimoan aldaketa bakarra gertatuko zen, aspaldi, disimilazio bat, bi sudurkari zeuden eta bat disimilatu zen, dardarkari bihurtuz, m-n > m-r. Gertaera hori ez da oso arrunta, baina gertatzen du, horrela, Muliate toponimoan m-n > m-l aldaketa izan zen, sudurkarietako bat disimilatu zen, urkari bihurtuz, baina ez dardarkaria, albokoa baizik.
Aldaketaren aurreko egoerara itzuliz, *Amunola berreskutatuko genuke, bi elementuz eginiko toponimoa,
Amuna antroponimoaz eta ola izen arruntaz. Izan ere, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Amunnola izeneko toponimo oso zahar bat aipatzen da, beharbada egungo Amurola dena.
Hala izan bada, Amunaga eta Amunartia toponimoekin batera dago, Amuna antroponimoarekin sortutako toponimoen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario