viernes, 17 de noviembre de 2023

Bidasola toponimoa

 Bidasola da Zaldibiko baserria eta erreka. Baliarrainen toponimo eratorria dago, Bidasolagoikoa baserria.
Toponimoa deitura bihurtu zen eta lekuko zaharrenak XVI. mendearen erdialdetik agertzen hasten dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Toponimoa aski zaharra da eta oso antz handia du Bidasoa ibai izenarekin, baina ez daude ibai honen ondoan eta, horrek azalpena merezi du. Toponimoan bi elementu daude, azkena ola izen ezaguna da eta hasieran, bidaso izena:
bidaso.
Etim. El topónimo parece ser el origen del apelativo; para la etim. del primero, v. ApV 160.
(AN-5vill ap. A ; Dv, H).
"Rivière. Le nom de la Bidassoa n'est pas un nom propre en basque, comme beaucoup l'ont cru; on s'aperçoit au langage des paysans qu'ils l'emploient en qualité de nom commun, par exemple quand ils disent: Bidaso hori. J. Etcheberri en fait aussi un nom commun: Edan ginezake mendiko ibasoan [sic] gozoki" Dv. "1. nom du fleuve qui sépare une partie de l'Espagne de la France. 2. fleuve, rivière" H. "Riachuelo en general, corriente de agua" A.
Belhar zurthiñez gorputzak haz gintzake iuiuski / Eta edaran bidaso mendikoaz gozoki. EZ Man I 114. Bijoak ortik itxaso!... / Naikoa zaizkik bi laso / etxe-ondoko bidaso. Inzag Y 1933, 419.
Bidaso izenak ez du erabilera handirik izan, eta erabilera urri horren lekuko toponimikoa litzateke Bidasola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario