Kardelu da Amezketako iturburu bat, beraz, Gipuzkoako toponimoa da. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoak oso antz handia du Gipuzkoako beste toponimo batzuekin, Kardel edo Kardelene toponimoarekin. Azken hauetan Gardele antroponimoa dago, Kardel aldaerarekin. Arazoa bukaeran dago, baina irtenbidea bada, Kardel toponimoen sarreran aipatu zen Gardele edo Kardel izenaz gain, beste aldaera batzuk bazirela, tartean Kardellu, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Cardellus antroponimoa aipatzen du:
262. — *Gardele (Kardelli) n. pr.: Gardelaynn (1330), Gardelegui (top. Gardellihi, Al., 1025); Cardellus abba (a. 981, Bec. gót. de Cardeña, CXXXI, 145), ap. Cardel (Lesaca, Nav.). V. Menendez Pidal, Oríg. 147 y 150."Aragoiko San Juan de la Peña monasterioko kartularioan badira gutxienez beste bi lekuko, 44. agirian Kardellu Ennecones dago eta 49. agirian Kardellu de Bassobauzo. Beraz, Gardele antroponimoaren aldaeren artean bat izan zen Kardelu toponimoaren sortzailea. Aldaketa bakarra, bokalarteko albokoa, euskararen egokitzapena jaso zuelako, mailegu zaharrak bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario