miércoles, 15 de noviembre de 2023

Zarran toponimoa

 Zarran da Bermeoko baserri baten izena. Bermeoko toponimia liburuan informazio gehiago dago. Hasteko, bi toponimo dira, Zarran (baserria) eta Zarran aurkintza. Gainera, bi toponimo eratorri daude, Zarranburu aurkintza eta Zarraneko erreka. Lekuko zaharrenak Zarran aurkintzak baditu, Saran (1542), Çeran (1548), baina aldaera nagusia da Çarran (1610, 1624...). Baserriaren zaharrenak XVI. mendekoak dira: Carraan (1578), Çarran (1578). Gerora, Zarran da aldaera erabiliena. Beharbada jatorrizko izenetik hurbilena da Carraan, baina Çarraan ulerturik. Hala bazen, pentsatu liteke bukaerako bi bokal horiek lehenago beste fonema bat tartean zutela, agian darkarkari bat, beste dardarkariaren eraginez galdu zela: *Zarraran > Zarraan > Zarran. Toponimoaren elementuak bi izango ziren, hasierakoa zahar izenondoa eta, kasu honetan, izengoiti bat izango zen. Beste elementua haran izena litzateke, gainera toponimoaren kokapena bat dator etimologiarekin, Kurtzio errekaren ondoan dagoelako.
Zahar ez da ezezaguna antroponimian, Semezar antroponimoa bazen eta Zarrola eta Zarroltxiki toponimoetan oinarriko zahar izengoitia ere izango zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario