viernes, 17 de noviembre de 2023

Pagaramendi toponimoa

 Pagaramendi da Bizkaiko Zeberio herriko lepoa. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina dagoenarekin etimologia eman daiteke, nahiz eta oztopo txiki bati aurre egin behar. Toponimoak bi elementu lituzke, azkena mendi hitz ezagunak azalpen gehiagoren beharrik ez du. Hasierako pagara-, aldiz, bestelakoa da, ilunxkoa baina paga- izan daiteke hasierako zatia, pago zuhaitz izenaren eratorpen aldera. Toponimoa osorik azaltzeko beste toponimo baten laguntza argigarria izango da. Pagarana da Arabako Barrundia udalerriko ibia eta erreka-zuloa, sakana. Toponimoan, aldaketa ezezagunik gertatu ez badira, hiru elementu daude, paga- 'pago', haran eta artikulua.
Zeberioko toponimora itzuliz, hasierako pagara- ezezaguna pagaran- izan liteke, beraz, Pagaramendi litzateke paga- 'pago' + haran + mendi. Haran izenak sudurkaria galdu zuen ondoren sudurkariz hasitako hitza zuelako, mendi izena, hain zuzen. horrela osorik azalduko litzateke toponimoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario