Baltzuntza da Mañariko baserri bat. Toponimo eratorri bat du, Baltzuntzarro erreka-zuloa, sakana.
XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Balzunza [N, TO]Lekuko zaharrenean Balzulza bada ere, baina hau ez litzateke aldaera zaharrena, asimilazio baten ondorengoa delako, l-n > l-l. Gainera, lekuko zaharragoak daude, behean agertzen diren bezala.
Balzunza (la caseria de), Mañaria, a.1796, FogVizcayaMs.
Balzulza [N, TO]
Balzulza (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoa deitura ere izan zen eta horri esker, lekuko zaharrago batzuk daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Balzunza deituraren lekuko bat XVII. mendekoa da:
Toponimoak antz nabarmena du blog honetan azkertutako beste izen batekin, Bentzunzibar toponimoarekin. Honetan hasierako elementuak beltz + une + -tza ziren eta berdin gertatuko zen Bizkaiko toponimoan, baina izenondoa baltz izan zen, lurralde horretan erabiltzen den aldaera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario