Pertsebel da Errenteriako aurkintza bat. Toponimo eratorri batzuk ditu, Pertsebelerreka, Pertsebelgo gaina eta Pertxebelgo lepoa. Toponimo eratorrien horien zahartasuna handia izan daiteke baina lekukoak aski berriak dira, ez da hori gertatzen toponimo nagusiarekin, XVII. mendetiko lekukotza duelako:
1618 Pesebel AME B/6/1/2Ikus daitekeenez, toponimoaren lekukotza iluna da XX. mendeko lekukoak hasten direnen arte, aurrekoetan akatsak edo ahoskatze aldaerak dira: Pesebel, Ersebel... Azalbidea, beharbada, izenaren ezezagutzarekin lotua da, lehenengo hiru lekukoek hiru mende hartzen dute, oso gutxitan jaso zelako, toponimoa inportantzia gutxikoa zelako.
1709 Ersebel ASE
1894 Perchebe denominacion de los lotes de la suerte de Garaño AME C/5/V/8/1
1922 Perchebel Perchebel, roble trasmochal y Otraiz trasmochal AME C/5/V/3/4
1922 Perchibel plantación de hayas de estos tres años unos 4.000 en Unzaundi y Perchibel AME C/5/V/3/4
1934 Perchebel que comprende las faldas de los montes Perchebel, Argiñutz e Irurita AME C/5/V/12/9
Pertsebel toponimoaren azalpena antroponimo batetik dator, Pertzeval gizon izenetik, hain zuzen. Arturiar kondairaren pertsonaietako bat da eta Erdi Aroan izenak hedapen handia lortu zuen, Euskal Herriraino helduz. Irigarai eta Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean ere aipatua izan zen:
Presebal Perceval, en ambas versiones de la quema de Mondragón, RIEV 3, 118-119. Lope García de Salazar escribía, al parecer, Persibal.Presebal aldaeran dardarkariaren metatesia gertatu zen eta Persibal aldaera oso hurbil dago Errenteriako Perchibel aldaeratik, duela mende batekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario