viernes, 8 de marzo de 2024

Esperendio toponimoa

 Arabako toponimo honek ez du lekuko askorik utzi, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan bi dira:

ESPERANDIO, 1849, término de Jugo.
ESPERENDIO, término de Jugo.
Bi dira bildutako lekukoak, bata XIX. mendekoa, bestea XX. mendekoa, biak ia berdinak dira, hirugarren silabako bokalean izan ezik, batean /e/ da eta bestean /a/. Lehentasuna 1849. urteko lekukoak izan beharko luke, zaharrena delako eta toponimo honetan hori ziurtaturik geratzen da bere jatorria ezagutuz gero. Dirudienez, antroponimo huts bat dago Zuiako toponimoan, latin jatorriko Sperantius dagoelako. Erdi Aroan ezaguna izan zen eta beharbada toponimoa garai horretakoa izan zitekeen. Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) izenburuko tesian izen hori ere aipatua da, s. v. Sperantius:

Azken ohar bat toponimoaren bi aldaerak azaltzeko, antza denez, bokal asimilazioa gertatu zen, hasierako hiru bokalak berdinduz: e-e-a > e-e-e-.

No hay comentarios:

Publicar un comentario