viernes, 8 de marzo de 2024

Arratia toponimoa

 Arratia da Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualde naturala, ibarra bederatzi udalerriz osatuta dago. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Arratia toponimoaren lekuko zaharrak daude, XI. mendetik:

arrathiensis (1051 [1930, 1807])
tellu nunnusoiç de arratia (1053 [1542, 1957, 1964])
lope garzeiz de arratia (1053 [1963])
Lekuko zaharrenetakoa eta egungoa berdinak dira, ez da aldaketarik gertatu. Toponimoaren analisia zalantzazkoa da, Auñamendi entziklopediakoa interpretazio arrunta izan daiteke:
Etimologia
Ver ARRI (3), ATEA, ATHEA.
Arazo bat du harri + ate + -a izatea, bukaerako -ia egun ohikoa da euskal hizketa askotan: etxia 'etxea', maitia 'maitea', ea > ia bilakaera. Baina fenomeno hori ez da oso zaharra, ez behintzat, XI. mendekoa. Hori dela eta, azalpen hor ezin da onartu baina irtenbidea aurki daiteke aspaldian aldaketa baten ondorengoa balitz Arratia. Metatesi bat gerta zitekeen, Atarragorta toponimoan bezala. Galdakaoko toponimo honetan rr-t > t-rr metatesia proposatu genuen, jatorrizkoa *Arratagorta izango zelako. Arratia toponimorako bilakaera bera proposatuz, *Atarria eskuratuko genuke eta hau erraz azal daiteke, ata- 'ate' eta harri izenen elkarketa litzatekeelako, artikuluaz ahaztu gabe.
Laburtuz, ata- 'ate' + harri + -a > *Atarria > Arratia. Horrela, toponimoa guztiz azalduko litzateke, berantiar fenomenoren beharrik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario