lunes, 18 de marzo de 2024

Valdejordán toponimoa

Arabako toponimo honek lekuko bakarra du, XVIII. mende bukaerako lekukoa dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

VALDEJORDAN, 1780, término en Labraza.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, val-, valle 'haran' hitzaren laburketa, de preposizioa eta antroponimo bat, Jordan, eliza kristauaren bitartez hedatua Europan. Egitura bera beste toponimo batean dago, Valdepaderna toponimoan, hain zuzen. Azken honetan antroponimoa Paterna da, emakumezkoa, Jordan ez bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario