miércoles, 6 de marzo de 2024

Urdaiaga toponimoa

 Urdaiaga da Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bermeon bada Urdaiaga baserria eta aurkintza da, baina lekuko zaharrenetan Udaiaga da nagusi, gerora Urdaiaga finkatu bada ere. Beraz, Bermeoko toponimoak analisitik kanpo geratzen dira.
Gipuzkoako Urdaiaga auzoa da Usurbilen, eta horretaz gain, biztanle-entitatea eta baserria ere bada. XVII. mendeko bi lekuko daude Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan, 1625. urte ingurukoa: Urdaiaga Jauregui, Urdaiaga.
Toponimoa deitura bihurtu zen aspaldian eta lekuko zaharrak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen hasieratik:

Lekuko zaharrago bat dago, XV. mende hasierakoa, 1404. urteko agiri batekoa:
D'esto son testigos que fueron a esto presentes, llamados e rogados: Miguell Martines d'Urdayaga besino de Usúrbill, e Martín de Hays vesino de Orio, e Gonçalo d'Arriaga e Juan de Segura vesinos de Usúrbill, e otros.
Toponimoak oso bizitza luzea izan du eta lekuko zaharrenetatik izen bera du, aldatu gabe. Mitxelenak izen hau aipatzen du bere Apellidos vascos liburuan:

Dirudienez, Urdaiaga eta Urdariaga batzen ditu, lehena azkenaren ondoriotzat jarriz, jakinik euskeraz bokalarteko dardarkaria galdu ohi dela egoera askotan. Hala ere, aztergai den toponimoaren lekukotza oso zaharra da eta, beraz, nekez onar daiteke bilakaera hori. Horregatik, azterketa Urdaiaga izenetik hasiko da. Toponimoak bi elementu izan ditzake, azkena -aga atzizkia, toponimian oso ugaria eta aurreko elementua, urdai da, urdain 'txerrizain' hitzaren aldaera, erdialdeko euskalkietan erabilia.
Urdai izena, lanbide izena zen eta izengoitia ere izan zen. Erdiko Aroko bi lekuko daude, urdai izenaren ondoan erdal itzulpena dagoela, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuaren 40. agirian, 1500. urtean:
... Juan Peres del Puerto, Vrdaya el porquero, Argallu, Morrón Guirgillot, Aldabe, Gaynça, Ybarrola, Olagaray...
Beste lekukoa, azkena, 48. agirian, 1500. urtean:
Linderos: del vn cabo la dicha casa y de la otra parte tierras de Vrdaya el porquero; por la dicha quantía de los dichos çinquenta e vn mill maravedís.

No hay comentarios:

Publicar un comentario