viernes, 15 de marzo de 2024

Aitako eta Aitakorena toponimoak

Aitako da Getariako aurkintza bat. Aitakorena, aldiz, Lizartzako baserri bat da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

AITAKONEA (ATTEKONE) (desh.) Eutera alderdi, Lizartza
Bi toponimoetan hitz bera dago, aitako:

aitako.

1. Aum. despectivo de aita.
Eztaukan ik erru guztia, eure Aitako sur-andiak baiño. A BeinB 68.

2. "Aitako (V), padrazo y amako (V), madraza, que se aplican a muchacho y muchacha crecidotes" A Morf 276. "Aittako (V-gip), padrazo, gandul" EI 382. v. aitakotzar.
Hitzaren elementuak bi dira, oinarrian aita izena eta ondoren -ko atzizkia. Akitaniako onomastika zaharrean bazen oso antroponimo antzekoa, elementu berberak izango zituena, ATTACO-, eta Mitxelenaren Lengua e historia liburuko De onomástica aquitana lanean aipatua da, 428. or.:

Bitxia da ikustea bi toponimo xume hauetan duela bi mila urteko antroponimo baten isla antzematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario