Urruela da Aiarako auzo baten izena. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena 1571. urtekoa da, egun den bezala izkribatua: Urruela.
Aiarako toponimia nagusia liburan informazio ugari dago toponimo honetaz eta baita ere azalpen etimologiko batzuk, 294. eta 295. orrialdeetan:
Quinta, casa de Fruela et Citi DonnizFruela zen Froila zaharrago baten bilakaera eta honen azalpena eta lekukoak daude Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s. v. Froila:
Fruela antroponimotik Urruela toponimora aldaketa batzuk gertatu ziren, lehenengo silabari dagozkionak, lehenik /f/ galdu zen eta ondoren, dardarkari hasitako hitz guztiekin bezala, bokal protesiko bat erantsi zioten, hurrengo bokalaren berdina. Horrek erakutsiko luke antroponimoa euskal lurraldeetan ibili zela eta bere ondorengo toponimikoa Urruela litzateke, Aiaran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario