miércoles, 20 de marzo de 2024

Igeribar toponimoa

 Igeribar da Antzuolako baserri bat. Bi toponimo eratorri ditu, biak baserriak, Igeribarraizparrundi eta Igeribarrerrota. Gainera, Gabirian, Gipuzkoan, badira beste bi toponimo Igeribar dutenak, Igeribarrazpikoa eta Igeribarrerrota, errota dena.
Antzuolako baserriaren XX. mendeko bigarren erdiaren lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

IGERIBAR (3 viv.) (prop.) 1501
Liburu berean, Arrasateko baserri bat aipatua da:
IGERIBAR BARRI (en ruinas, por incendio, año 1957)
Toponimoaren lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 192. or.:

Beraz, Igeribar toponimoak aztarren ugari utzi ditu Gipuzkoan eta izena aski finkaturik dago. Toponimoaren elementuak bi dira eta biak ezagunak ziren, nahiz eta lehena aspaldian ez erabili inguru horietan, eihera izena delako, 'errota'. Bestea hitza ibar da, egun ere indarrean dagoena.
Aipagarria da toponimo hauek, egun ere, errota izatea, hala gertatzen da Gabiriako Igeribarrerrota toponimoarekin. Arrasateko Igeribar errota izan zen XIX. mendean, baita aurreko mendean ere. Beraz, bi toponimo hauetan izena aldatu bazen, lekuan bertan errotak iraun zuen eta horrek esan nahi du oso zaharrak zirela. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lekukoek erakusten dute Ipar Euskal Herrian hitz ohikoa zela, baina ez Pirinioz hegoaldean. Beraz, eremu honetan euskarazko testuan agertzen hasten direnetik errota izenak ordezkatua zuen eihera zaharra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario