Garaur da Aulestiko auzo bat, toponimo eratorri bat du, Garauredikoa baserria, lekuko zaharretan Garaur erdikoa. XVIII. mendeko lekuko gutxi batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Garaur [N, TO]Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta Garaur toponimorako ere egokia izan daiteke: gar- 'gain' + aur > Garaur. Azalpen hau ongi egokituko litzaioke toponimoari, kilometro batera Illuntzar tontorra dagelako, 727 metro duela.
Garaur_Barrenengoa (la casa de) [Solaguren (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Garaur_Erdicoa (la casa de) [Solaguren (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Garaur_Goenengoa (la casa de) [Solaguren (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Garbe toponimoak ez bezala, Garaur izenak beste azalbide bat izan zezakeen, garai + aur > *Garaiaur > Garaur. Bilakaera hori ezaguna da, Ibaeta toponimoan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario