Oroldiozelaieta zen Ataungo toponimo bat. Lekuko zaharrena Erdi Arokoa da, sel de Oroldio çelaya (1404). Hurrengo mendean toponimo apur bat aldatu zen, Oroldyo çelayeta (1523), llano de Goroldio zelayrata (1655) eta sel de Bedamburu zabal Beisaroy por otro nombre Goroldio Celayeta (1721). Toponimoaren aldaerak gora behera, dauden elementuak nahiko argiak dira, bukaeran -eta atzizkia, zelai izen arrunta, baina oinarrikoa interesgarriena da, gehienetan oroldio bezala agertzen da eta azken lekukoan goroldio aldaera. Azken hau da orokortu dena baina lekuko zaharrenetan oso arrunta zen bokalez hasten zen aldaera, lekuko zaharrena bezala, "Remediaban los agujeros de dicha parte con ariesta y oroldios" (1542), euskal testuetakoa 1596. urtean argitaratutako Refranes y sentencias liburukoa litzateke:
Arri ebiloiak oroldirik ez. RS 5Ataungo toponimoaren lekukoak mende bat baino gehiago aurreratuko luke hitz honen agerpen zaharrena, XV. menderaino eramanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario