Paskasionea da Errenteriako aurkinza bat. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da jaso, baina badago bere ahozko aldaera, Paskasiona. Etxe izen askotan ohikoa da -(r)en + -a bukaeran izatea, ez hainbeste bestelako lekuetan, beraz, gerta liteke leku horretan etxe bat izatea edo etxola bat, beharbada lekuak etxearen izena jaso zuen eta gero etxea desagertu zen, baina hau uste bat baino ez da. Argia da bukaerako elementuak aipatutakoak direla eta aurrean antroponimo bat dago, Paskasio. Egun ez da batere ezaguna baina nabarmena da lehenagoko egoera ezberdina zela. Beste ponte izen asko bezala, elizaren eraginez hedatu eta erabili zen Europan eta lurralde honetara ere heldu zen latin jatorrizko antroponimo hau.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Paskasioren lekukoak XVII. mendearen hasieratik daude:
Paskasio antroponimo ezaguna Erdi Aroan erabilia izan da eta XIII. mendeko lekuko bat dago Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan, 168. or.:
No hay comentarios:
Publicar un comentario