viernes, 7 de junio de 2024

Patxillenea toponimoa

 Patxillenea zen Errenteriako baserri bat, toponimo eratorri bat zuen, Patxilleneko zokoa aurkintza.
Toponimoa iluna da, nabarmena da bukaeran -(r)en + -a ezagunak dituela, ohikoak etxe izenetan baina oinarrikoa iluna da. Hala ere, lekuko zaharrek argia ematen dute:

1794     Pachillerenea (Partido de Zamalvide)
1808     Bachillerenea
1819     Bachillaenea
[...]
1945     Pachilla-aldía
1945     Pachilenea
1945     Pachilene
Zerrendatutako XX. mendeko lekuko horiek azkenak dira, antza, baserria desagertu zen eta ez da jaso ahozko lekukorik.
Toponimoaren oinarrian batxiler hitza dago, lekuko berriagoetan laburtua eta aldatua, batetik azkenaurreko silabak laburtu ziren, haplologiagatik, Batxillerenea > Patxillenea, azken hau da lekuko gehien dituen aldaera. Azkenik, hasierako kontsonantea aldatu zen, beharbada hurrengo silabaren eraginez, b- > p-.
Batxiler izena oso ezaguna izan bazen aurreko mendeetan, ez du toponimian aztarren askorik utzi eta Errenteriako toponimo hau litzateke bakarretako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario