viernes, 21 de junio de 2024

Goiru toponimoa

 Goiru da Arrasateko bi toponimoren oinarria, Goiruazpi eta Goirugain, lehenengoa desagertua. Toponimoen lekuko ugari daude Arrasateko toponimia liburuan, 383. or.:



Lekuko zaharrena XV. mendekoa da, Goyri, gerokoetan, gehienetan, Goiru agertzen da. Bilakaera urrats bakarrekoa da, Goiri > Goiru. Bokal disimilazio bat gertatu da, i-i > i-u, Jandustegi toponimoan bezala. Goiri zaharra bi elementuz osaturik izan daiteke, goi eta -iri 'hurbil'. Azken elementuak badu homofono bat, hiri, baina Arrasaten huri aldaera erabili zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario