miércoles, 5 de junio de 2024

*Amiti antroponimoaren lekuko toponimikoak

 *Amiti antroponimoak ez du lekuko antroponimikorik utzi Euskal Herrian baina arabiar jatorriko antroponimo honek hainbat toponimoren oinarria da. Zerrenda honetan daude aurkitutakoak:

Amitesarobe toponimoa, Urnietako baserria. Sarrera horretan toponimo honetako antroponimoa erakutsi dugu eta informazio apurra eman, jakinik euskal lurretan lekuko antroponimikorik utzi gabea dela.

Amitar toponimoa, Elorriokoa. Dirudienez, *Amiti antroponimoaz gain ihar adjektiboa du, Lasiar toponimoan bezala.

Imitarte toponimoa, Azkoitia aldeko deitura, izen bereko toponimo batetik sortua. Aldaketa nabarmena, hasierako bokalaren aldaketa, gainera, bukaeran arte du, beste toponimo berezi batzuekin dagoena, oinarrian ere antroponimo bat dutenak.

Imitizabal toponimoa, Olatzagutian. Hasierako bokala aldatua, asimilazioagatik.

Imitola toponimoa, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoena. Aurreko toponimoak bezala, bokal asimilazioa jasan du.

Mitarte
toponimoa, Aretxabaletakoa. Aferesia gertatu da, hots, hasierako fonema, bokala, galdu da.

Mitizar toponimoa, Idiazabalgoa. Antroponimoaren hasierako bokala galdu da.

Mutitegi toponimoa, Tolosakoa. Mititegi > Mutitegi bilakaera gertatu zen eta aldaketa horrek eta aferesiak oso ilundu zuten *Amiti antroponimoarekin lotura egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario