miércoles, 5 de junio de 2024

Arrigorrista toponimoa

 Arrigorrista da Aguraingo tontor baten izena eta mendia. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena joan den mendekoa da, Arrigorrista (1950). Ez da aldaerarik jaso ondorengo lekuko ugaritan eta, beraz, hori da aztertzeko izen bakarra.
Toponimoaren etimologiak ez du arazo handirik, aldaketarik gertatu ez bada, bi elementuz osaturik dago, hasieran harri izena eta bukaeran gorrixta izenondoa, gorrista aldaera erabiliz. Hitz honen lekukotza ez da oso handia, batez ere sartaldean erabilia da eta lekuko zaharrena XIX. mende hasierakoa da. Hitzak bi elementu ditu barruan, gorri izenondoa eta -xta atzizki txikigarria, aztergai den toponimoan -sta aldaera erabili da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario