Ostaribekoa eta Ostarigoikoa dira
Ataungo bi toponimo. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, bilketa
dataren garaikideak dira, XX. mendekoak. Toponimoen sarreran azaltzen
dira bi toponimoak, Ostari beekoa: (= el hojeral de yuso o del término inferior) eta Ostari goikoa: (= el hojeral del término superior). Interesgarriena da oinarrietako hiza, bertan ere azaldua:
Ostari u hojeral según Domingo de Iturriotz se ha solido llamar al ceperal en el después del corte de árboles han brotado de sus raíces abundantes retoños o plantas cuya hoja se utiliza para manutención del ganado. También llaman al bosque de árboles mochos que se utilizan para dar su hoja al ganado.Hitza ere aurki daiteke Orotariko Euskal Hiztegian, hostadi aldaeran:
hostadi.Hitzaren azterketa erraza da, oinarrian hosto izena, hosta- eratorpen aldaeran eta ondoren -di atzizkia, oso arrunta toponimian eta landareen multzoak, izendatzeko, harizti, lizardi... Ataungo toponimoetan ostari aldaera erabili zuten, bokalarteko d > r bilakaera eginez.
(o- Lar, H (V, G)), ostodi (H), ostradui (V-gip ap. Iz ArOñ).
"Frondosidad" Lar. "Amas, grande abondance de feuilles d'arbre" H. "Emen dao ostraduixa, follaje" Iz ArOñ.
No hay comentarios:
Publicar un comentario