viernes, 7 de junio de 2024

Saegi toponimoa

 Saegi da Bidania-Goiatz udalerriko baserri bat. Lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Saegui (1857). XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

SAEGI (desh.), Elbarren ballara
Beraz, hiru mendetako hiru lekuko daude eta guztiak berdinak dira. Toponimo oso laburra da baina argi dago euskal toponimo bat dirudiela, nahiz eta azalpena iluna izan. Hala ere, etimologia bat proposa daiteke, baina aldaketa txiki baten beharra du, beste toponimo batzuekin gertatua, bokalarteko /i/ fonemaren galera, Eskaregi toponimoan gertatuko zena, jatorriz *Eskaraiegi izan bazen, Ezkaraegi bazen XV. mendean. Horrelakoa gertatu bazen aztergai den toponimoan, lehenago *Saiegi izango zen eta orduan argi geratzen dira bi elementuak, sai hegazti izena eta hegi 'aldapa' edo 'lekua'.

No hay comentarios:

Publicar un comentario