Kataide da Gipuzkoako bi herritako toponimoa. Arrasaten industrialdea da eta Oñatin kortabasoa. Azken honen lekuko gehienetan Kataide agertzen da baina badira ezberdinak direnak, Katenbide (2004), Catembidea (2007), baita Katanbide eta Katanbideta, XX. mende bukaeran. Honek oztopatzen du analisian kata- 'katu' + bide aurkitzea.
Arrasateko toponimoaren lekuko zaharragoak daude, XVIII. mendekoak, Arrasateko toponimia liburuan, 277-278. or.:
Honek, Oñatiko toponimoak ez bezala, ez du ezberdintasunik lekukoetan, nahiz eta antzinatasun handiagokoak izan. Zorionez, Gipuzkoan beste toponimo bat dago, Katabideta, Andoaingo toponimia liburuan azaldua, 224. or.:
Lekuko zaharrena da Cateavideta (1794) eta azalpena katea + bide + -eta litzateke. Hala ere, ezberdintasuna dago Oñatiko lekuko batzuekin, hauek besteek ez duten sudurkaria daukatelako.
Nafarroako Etxarriko udalerrikoa da Katebide toponimoa, baina honen lekukotza oso berria da, XX. mendearen bukaeratik, eta ez du aldaerarik.
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaeran bide ezaguna eta oinarrian kate izena, hau ere ohikoa. Hitz honek aldaera ugari ditu, latinetik jaso zen eta baita erromantzetik ere eta horrek eragin du aldaerak biderkatzea, baita euskeraren barruko egokitzapenak eta aldaketak. Horregatik toponimoen aldaerak, kate izenari dagozkionak, gainera, Kataide toponimoan bide hitzaren ezpainkaria galdu zen, Olaide toponimoan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario