viernes, 17 de enero de 2025

Donaparioa toponimoa

 Donaparioa da Gasteizko aurkintza bat. Ziurrenik Aberasturiko toponimoa da, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aipatua:

DONAPALAYOA, 1621, labrantío de Aberásturi.
DONAPARAYOA, 1737, labrantío de Aberásturi.
DONAPARAZOA, 1706, el mismo anterior.
Aberasturiko herria da egun Gasteizko udalerrikoa. Lekuko hauetaz gain, beste bat dago, Mitxelena eta Irigarairen Nombres vascos de persona lanean, 121-122. or.:

Beraz, toponimo beraren bost lekuko daude: Donaparioa, Donapalaioa, Donaparaioa, Donaparazoa eta Donaparai. Lehen hiruretako bukaera artikulua izan daiteke. Egungo aldaeran ai > i gertatu omen da. Donapalaioa aldaera zaharrena izan daiteke, baina hori ez da ziurra, hurbilekoak dira XVIII. mendeko bi lekukoak, eta bietan dardarkaria dago. Mitxelenak jasotakoa kakografia izan daiteke, besteetan ez dago /o/ gabekorik. Donaparazoa ere kakografia izan daiteke, beharbada nahasketa gertatu zen <z> eta <y> grafemen artean.
Euskal toponimian ez da ezezaguna eta ez da beti hagionimoa izan, inoiz antroponimo hutsa baino ez dago, Belaio toponimoan bezala.
Etimologiari dagokionez, Mitxelenak emandakoa egokia izan daiteke, baina beharbada ez da inoiz *Parai edo *Perai izan gaztelaniazko Pelayo izendatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario