viernes, 10 de enero de 2025

Kalzaidusoro toponimoa

 Arabako toponimo hau hiru lekukoren bitartez ezaguna da, guztiak XVIII. mendekoak. Lehenengo bi lekukoak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

CALZAIDUSORO, 1712, labrantío de Galarreta.
CALZAUDUSORO, 1712, labrantío de Galarreta.
Azken lekukoa da 1748. urtekoa. Calzaidusoro aldaerak bi lekuko ditu eta Calzaudusoro bakarra. Dirudienez, Kalzaidusoro zen benetako izena, bestea asimilazio baten ondorengoa izan daiteke, eta, besterik gabe, kakografia bat. Toponimoak dituen bi elementuak oso argiak dira, bukaeran soro izen ezaguna eta oinarrian, kaltzaidu, altzairu hitzaren aldaera ugarietako bat, Lazarraga arabarrak XVI. mendean erabilitako hitz bera:
Esku batean nekarrela / kalzaidu utsez errodela. Lazarraga B16, 1181r.
Hauxe da, gainera, euskal testuen altzairu hitzaren lehenengo lekukoa. Toponimian lekuko zaharrago bat dago, altzairu aldaera nagusia erabiliz, blgo honetako Altzairu hitza sarreran, han bi lekukotan agertzen da, 1500. urtean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario