Garrastegi da Araban eta Bizkaian den toponimoa. Arabako Zigoitian da tontor bat eta Bizkaiko Barakaldon zapalda. Azken honen lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, garrastegui (1865). Zigoitikoarenak XX. mendearen bukaerakoak dira, egungoak bezala.
Toponimoek bi elementu lituzkete, bukaeran hegi izena, 'aldapa' adierazteko eta oinarrian garrazta izena, euskararen sartaldeko hitza:
1 garrazta.Garrasta toponimoen sarreran adierazi bezala, lekuko toponimikoetan <s> baino ez dago. Informazio gehiago aipatutako toponimoaren sarreran.
1. (V-ger-ple-arr-oroz ap. A; Dgs-Lar 12), garrasta.
"Arbol bravío, de mediana edad" A.
Garrazta baxen andija zen bere gorputza. BAizk Ipuin 6 (ap. DRA). Baso barruan dago bere etxea, iru areitz-garrasten azpian. EEs 1924, 207. Garrazta baten ondoan, inoiz inausi bagako zugatz andi baten ondoan. A EY II 324. Aretx garrasta edo tantai-mando itzelez basoak beterik. Akes Ipiñ 8. Tantai edo garrastak bakarrik geratuten zireala gatx ori barik. Ib. 25 (34 garrazta).
"Mayo, el árbol que ponen los mozos: (c.) maiatz aretxa; (V) garrastea" Añ.
2. "(V-ple), punta de arbusto, que a falta de hoja, se da de alimento al ganado" A.
3. "(V-oroz ?), la viga central del tejado" A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario