Arabako toponimo hau lau lekukoren bitartez ezaguna da, bata 1611. urtekoa, beste bat 1615. urtekoa. hirugarrena 1644. urtekoa eta azkena 1748. urtekoa. Lau agirietan izen bera dago, Telugain, eta Arriolako aurkintza bat zen. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran gain izena eta oinarrian antroponimo bat izango zen, Telu, Tello gaztelaniazkoaren euskal aldaera, Teluola eta Telutegi toponimoetan ere dagoena, biak blog honetan aztertuak. Beraz, azken honekin hiru dira Telu antroponimoarekin sortutako toponimoak, guztiak Euskal Herriaren sortaldean.
miércoles, 8 de enero de 2025
Telugain toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario