Matiena da Morgako baserri bat, baita ere Muxikako baserri bat. Gainera, Muxikan bi baserri daude Matiena oinarria dutenak: Matienandi eta Matienatxiki.
Baina toponimoak Abadiñoko herrian du lekukotza zaharrena, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian aipatzen dira Matiena auzoa eta Traña-Matiena auzoa. Toponimoen lekukotza ez da oso zaharra, XVIII. mendeko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Matiena [N, TO]Dirudienez, bukaeran etxe izenetan ohikoa den egitura dute, genitiboa eta artikulua. Horrelako toponimoetan oinarrian antroponimo bat dago, Mateo edo Matio, beharbada Matiu aldaera batetik: *Matiuena > Matiena? Antroponimo bera blog honetan dago, Matioena eta Matioenea toponimoetan, hain zuzen.
Mathiena (la caseria de) [Traña (cofradia de)], Abadiano, a.1796, FogVizcayaMs.
Matiena (la casa de) [Yturribalzaga (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Matiena (la caseria de) [Yturribalzaga (varrio de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Matiena Menor [N, TO]
Matiena_Menor (la casa de), Munguia (anteyglesia de), a.1799, FogVizcayaMs.
Beharbada bilakaera bera gertatu zitzaion Bizkaiko beste toponimo bati, Gatikako Matierrota leku izenari, aipatutako liburuan XVIII. mendeko bi lekuko daude:
Mati Errota [N, TO]Beharbada toponimoa lehen *Matiuerrota izan zen eta aldatu ondoren Matierrota bezala geratu zen XVIII. mendean.
Mati_Errota (el molino de) [Libaronas (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Matierrota (el molino de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario