Justubaso da Bilboko baso baten izena. Lekuko zaharrik ez du eta, beraz, dagoen lekuko bakarrarekin, oraingoarekin, lan egin beharra dago. Toponimoa argia da, bi elementuz osaturik da, bukaeran baso izen arrunta eta oinarrian Justu antroponimoa, honen gaineko informazioa dago Alfonso Irigoienen Pertsona-izenak euskaraz nola eman liburuan, 76. or.:
Antroponimoen bilaketa egiten bada Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan Justo baino ez da eskuratzen. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Justoren lekukoak zaharrak dira, baina eremu erromantzekoak dira eta, beraz, normala da Justo izena agertzea:
No hay comentarios:
Publicar un comentario