Igorreko toponimo honen hiru lekuko ditugu, guztiak XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Gabonal [N, TO]Hiru lekuko horiek mende horren hiru garai ezberdinei dagozkie, hasierari, erdialdeari eta bukaerari. Banaketa horrek ziurragotzen du toponimoak izen bitxi hori zuela. Analisi etimologikoari dagokionez, ohargarria da hasierako zatia ongi egokitzen zaiola onomastikan ezaguna den Gabon izengoitiari, baina bukaera zailagoa da. Horregatik, beharbada interpretazioa beste lekuren batean dago, agian Burgosko hiriburuan, hango auzo batek Gamonal izena du. Toponimo honen analisiak ez du zailtasunik, gaztelaniaz gamonal hitza bada:
Gabonal (la casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Gabonal (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Gabonal (la cassa de) [Yurre (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
gamonalGamonal ere deitura da Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, mapa honetan ikus daitekeenez bezala:Lotura egiten badugu Gabonal eta Gamonal toponimoen artean badago azaldu beharreko ezberdintasun bat, fonema bakar bati dagokiona. Euskaraz ezaguna da b-n > m-n asimilazioa, beharbada Gabonal garai batean Gamonal zen baina hiztunek uste zuten izen hori zela aipatutako asimilazioaren eraginez, eta "zuzendu" zuten toponimoa, izen zahartzat zutena ezarriz, Gabonal. Bitxia da, baina horrela guztiz azalduko litateke Igorreko toponimo zahar eta galdu hori.
1. m. Tierra en que se crían muchos gamones.
2. m. Bol., Col., C. Rica, Ec., Guat., Hond., Nic., Pan. y Perú. cacique (? persona que ejerce excesiva influencia).
No hay comentarios:
Publicar un comentario