Gibiritegi da Bidania-Goiatz udalerriko baserri bat. Izendegi ofizialeko datuen arabera, lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Guibiritegi (sic) da, 1857. urtekoa.
Beste hainbestetan bezala, toponimoa deitura bihurtu zen eta lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende bukaeratik lekukoak jaso dira:
Toponimoa azertzeko, bukaerako elementua berehala agertzen da, -tegi atzizkia. Baina hasierakoa ez da hain argia, gibiri- zein giberi- ez dira, antza denez, euskal hitzak. Arrunta da etxe izenetan antroponimoa izatea eta beharbada Gibiritegi ere multzo horretakoa izan daiteke, Joseph M. Piel eta Dieter Kremer ikertzaileen Hispano-gotisches Namenbuch liburuan bada gib- errotik sortutako Giberi(us) antroponimoa, 150. or.:Beraz, garai oso zahar batean, duela mila urte inguru, Giberi antroponimoa izan zen eta Gipuzkoa aldean etxe bat eraikia izan zen bere izenarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario