viernes, 7 de marzo de 2025

Dendari, Dendariarena eta Dendarieta toponimoak

 Dendari da Gazteluko baserri bat, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

DENDARI (prop.)
Dendarienea da Astigarragako baserri bat, aipatutako liburuan ere bada, izena apur bat aldatua duela:
DENDARIARENA (col.)
Dendarieta da Usurbilgo etxe bat. Berriro, aipatutako liburuan ere bada, Txiki erdi ballaran dagoela:
DENDARIETA (transf. en viv.)
Dendariberrikoa da Debako etxe bat.
Toponimo hauetan guztietan dendari hitza dago:
1. Sastre.
2. Tendero; comerciante.
Blog honetan lehenago aztertuak izan dira dendari hitza duten toponimoak, baina dendal- eratorpen aldaera erabiliz, batetik -(t)egi edo hegi bukaerako elementuekin, Dendaldegi eta Dendaldegi toponimoak bezala eta, bestetik, etxe izena bigarren elementua izanik, Dendaletxe toponimoa bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario