Otsanaiz da Arizkungo aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiaren arabera, toponimoaren lekukotza hasten da XVIII. mendearen hasieran:
osanaiz, varrio de (1703)Geroko lekukoak berdinak dira eta egun ere izena berdina da. Aipatutako web orrian bi elementu agertzen dira toponimoa azaltzeko, otso izen arrunta eta -iz atzizkia, baina azaldu gabe dago tarteko silaba, -na-, eta horrek etimologia kolokan uzten du.
otsanayz, varrio de (1706)
otsanaiz, varrio de (1724)
Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena -iz atzizkia, toponimian askotan agertu ohi dena, normalean antroponimo baten ondoren dago eta kasu honetan otsana- litzateke hori. Ez da horrelako antroponimorik ezagutzen baina egia da hasieran otso izan daitekeela, baina ez izen arrunta, antroponimoa baizik, eta zehatzago, antroponimo eratorri bat izango zen, oraingoz zehaztu gabea. Toponimoa sortu zenetik papereratu arte mende ugari joan ziren eta tarte horretan aldaketak gertatzeko aukera izan zen, areago antroponimoa galdu zenetik. Euskal toponimian bada aldaketa bat gutxitan gertatua, nd > n soilketa, Altzania toponimoan bezala. Hori aztergai den toponimoan gertatu bazen, atzeranzko bidea egin eta *Otsandaiz berreskuratuko genuke eta orduan argi ikusten da oinarrian Otsando antroponimoa izan zitekeela. Horrela izan bazen, Otsando + -iz > *Otsandoiz sortuko zen eta gero, bokala aldatu zen, aurrekoaren eraginez agian, Beraskaburu toponimoari gertatuko zitzaion bezala. Otsando antroponimoak toponimian aztarren ugari utzi ditu, horrelakoak dira blog honetan aztertutako Otsandola, Otsondoa, beste toponimo askoren artean. Hemen jarritakoaren arabera, Otsanaiz ere multzo honetakoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario