Enuto da Usurbilgo tontor bat. Toponimo eratorri bat dago, Enutoazpiko erreka. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, azterketa etimologikoa Enuto izenetik hasiko da. Bitxia bada ere, lotura egin daiteke inbutu hitzarekin, oso aldaturik geratutakoa.
Toponimoak bi bilakaera jasoko zituen eta horregatik inbutu hitzetik aski urrundu da. Alde batetik, herskari asimilazio bat gertatu zen: enbuto > *enduto. Azken silabaren herskariaren horzkaritasunak asimilatu zuen aurreko silabako ezpainkariak. Azkenik, nd > n bilakaera gertatu zen, ez da askotan gertatzen baina ale batzuk daude euskal toponimian, horrela, blog honetan aztertutako Altzania toponimoa.
Toponimoak gordeko zuen hasierako bokala, baina gero jasan dituen aldaketak oso aldatu dute jatorrizko izena izan zitekeena. Hala ere, bitxia da horrelako hitz arrunt bat agertzea toponimian, beharbada toponimo eratorria dena, Enutoazpiko erreka, gakoa izan daiteke. Errekaren guneren batean inbutu baten itxurako leku bat izan zitekeen eta ondoren toponimoaren eremua handituz joan zen, hurbil zegoen tontorra izendatzeko. Baina prozesu horretan, beharbada mende batzuk igaro ziren eta izena itxuragaltzen joan zen.
viernes, 21 de marzo de 2025
Enuto toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario