Otxotegi da Segurako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
OTXOTEGI (prop.)Gipuzkoan beste etxe batek izen bera zuen, Lazkaon, XVII. mendearen hasieran. Hala agertzen da Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan, Ochotegui.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, ohikoa etxe izenetan eta oinarrirako bi aukera daude, agerikoena da Otxoa antroponimoa izatea, baina ezin da baztertu Otxote antroponimoa izatea, Otxote eta Otxotenea toponimoetan dagoena. Kasu honetan haplologia gertatuko zen, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkartzen direnean bat galtzen da, Otxote + -tegi > *Otxotetegi > Otxotegi.
Bi aukera badira, Otxoa eta Otxoteren artean, baina lehena askoz gehiagotan agertzen da eta, beraz, horrek du aukera gehien toponimoaren oinarria izateko. Oso zaila da, baina gerta liteke informazio gehiago agertzea eta bertan ziurtatu ahal izatea toponimoaren oinarria, baina hori gertatzeko aukera gutxi daude.
Oinarrian Otxoa antroponimoa bada, bukaerako bokala galduko zuen, Otxoategi toponimoek ez bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario