miércoles, 12 de marzo de 2025

Doniela toponimoa

 Doniela da Zuiako hegi, bizkar bat. Lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da, Donelaoste (1713). Toponimo eratorria litzateke, bukaeran oste 'atze' dagoela. Zuiako toponimo honek beste toponimo arabar bat gogorarazten du, Doñela toponimoa, Iruña-Okakoa. Toponimoak ez daude elkarren artean urrun, baina ez dira toponimo bakarraren bi aldaera, batzuetan gertatzen den bezala.
Bi toponimoen arteko lotura argia dirudi, baina zaila da azaltzeko Zuiako toponimoaren /i/ hori. Gainera, lekuko zaharrenean ez dago. Hala ere, lekuko bakarra denez, ezin ziur izan eta ondorengo lekuko guztietan Doniela dago. Jatorri bera badute horixe litzateke Domnella, Dominus antroponimoaren hipokoristikoa. Kanpoko jatorria du, latin-erromantzezkoa eta aspaldian erabilia izan zen, horrela, Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian jasoa du duela milurte bateko lekuko bat:

[Domnella] [F, NOM]
Fem. de Domnellus (vid.).
Donnella 10.950 TSobrado I 49

No hay comentarios:

Publicar un comentario