Notizitxar da Donostia eta Errenteriako aurkintza bat. Halaber, bi herrien artean bada Notizizar aurkintza eta lepoa. Azkenik, Notizitxarreko gaina ere bada aipatutako bi herrien artean.
Errenteriako udalaren webgunean bada Notizitxarra aurkintza, bi toponimo eratorriren sortailea, Notizitxarreko gaina eta Notizitxarreko lepoa. Hauek guztiek ez dute lekukotza aspaldikorik, Noticicharreco-paotie (1877) eta Notici-charreco-pagua (1888). Gerokoak XX. mendekoak dira.
Donostiako toponimia izenburuko bilketa laneko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:
NOTIZIZAR: Notixitxar, Notizizar, Notixizar (1989, D.U.T.B.). 64-48-1, M. K-6.Toponimoetan bi aldaera nagusi daude, Notizizar eta Notizitxar. Lekuko zaharrenek, gutxi badira ere, azken aldaera honen alde egiten dute. Hau zuzena bada, Notizizar izan liteke berrinterpretazio baten ondorioa, beharbada txar hitza ez zen aieru oneko hitza esateko eta hiztun batzuek nahiago zuten hitz neutroago bat. Dena den, dauden datuak ez dira zahartasun nahikoak hipotesi horri ziurtasunez eusteko. Beraz, bukaeran zahar edo txar izango zen, aukera gehiago azken honen alde daude eta oinarrian notizia izena dago. Toponimian ez dira ohikoak horrelako hitzak eta orduan azalbideren bat izan liteke, leku haien historiarekin loturik. Hala ere, nahiz eta izendapenaren arrazoia ez ezagutu, oinarriko notizia oso argia da eta alde horretatik ez da zalantzarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario