XVI. mende hasierako agiri batean dago Morroa, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 3. agirian, 1520. urtekoan, 211. or.:
[...]es de Araynguivel, hijo de Xoane Morroa.Morroan bi elementu daude, artikulua eta morro, morroi hitzaren aldaera izan daitekeena. Hala ere, morroi hitzaren banaketa geografikoaz, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarrerakoa:
morroi.Morro ere bada baina beste azalbide bat dago Morroa izengoitirako, bokal arteko /i/ askotan galdu ohi da, cf. Ibaeta, *Ibaieta zaharrago batetik. Hala bazen, *Morroia > Morroa bilakaera ere gerta zitekeen eta horrek adieraz lezake bilakaera hori berandu arte izan zela, nahiz eta joera ez zen nagusitu.
Tr. Al Norte se documenta la forma morroin; al Sur morroi y, en menor medida, morroe (Lazarraga, Barrutia, Moguel, Orixe, Otxolua, Erkiaga, Zubillaga y N. Etxaniz). En Mendigacha y Hualde la forma morroin representa probablemente una vocal nasal (cf. Mdg 136 morroina, con n sobrevolada; 122 morroina con la nota "nasal"). En DFrec hay 58 ejs. de morroi y 3 de morroin, todos ellos meridionales.
Euskal onomastikan Morron antroponimoa izan zen, Morrongibel eta Morrontegi toponimoen oinarria, morroi hitzarekin lotua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario