lunes, 16 de junio de 2025

Gotape toponimoa

 Arabako XVIII. mendeko toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

GOTAPE, 1741, labrantío de Aréchaga.
Toponimoak lekuko bakarra du eta horrek ziurtasuna kentzen dio eman daitekeen etimologiari, baina toponimoa nahiko zaharra da eta litekeena da bere sorrera data askoz zaharragoa izatea.
Gotape toponimoan bi elementu izan daitezke, bukaeran -pe dago, -be hedatuagoaren aldaera, behe hitzetik sortua. Oinarrian Gota dago, baina ez dugu lotutako gaztelaniazko gota izenarekin, aspaldiko Gota antroponimoarekin baizik. Hau agertzen da Joseph M. Piel eta Dieter Kremerren Hispano-gotisches Namenbuch liburuan, 176. or.:

Liburu horretan biltzen dira iberiar penintsulan erabilitako germaniar jatorriko antroponimoak, erromantzeetan ohikoa zen Goda aldaera, bokal arteko herskaria ahostundu zen, mailegu zaharretan bezala. Euskaraz ez zen gertatuko, bilakaera hori jasan ez zuelako. Antroponimoa askotan agertzen da andre praenomenarekin loturik, Andragota sortuz; Andregoto ere ezaguna izan zen Nafarroan, Andraotaren lekuko ugari bildu ziren Lekeition, XVI. mendean. Antroponimo hauetaz informazio gehiago Andraotoleta toponimoaren sarreran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario