XV. mende bukaerakoa da Gasteiz eta inguruko herrietako garrantzizkoa den agirian, tartean onomastika ugari agertzen da, toponimoak zein antroponimoak, izengoitiak ere ez dira gutxi, batzuk euskarazkoak, Okozo bezala, behin baino gehiagotan lekukotua. Agiriaren transkribaketa eta bere analisia dago Emiliana Ramosen Vitoria y jurisdicción a fines del siglo XV, El Apeo de 1481 - 1486 (Traslado de 1526) liburuan, II, 260. or.:
Ocoço [Juan Lopez, (dicho) Ocoço, 15r, 28v; Juan Diaz, dicho Ocoço, 15v; Juan Lopez de Arcaya, dicho Ocoço, 14v...]: Del eusk. okotz barbilla, hocico, barba (Azkue, II, 105c). En el NE alavés ococh barbilla, mentón (Baraibar, p. 187, Guereñu, Voces alavesas, p. 293).Orotariko Euskal Hiztegian dagoen hitza kokots da eta sarreran bere aldaerak eta banaketa geografikoa ematen dute:
kokots.Bukaerako bokala da Zakarro toponimoaren zakarro hitzean dagoen bera, zakar ezagunagotik sortua. Gaztelaniazko genero bereizketatik jasoa, zakar + -o > zakarro. Okozo izenean berdina gertatu bada bitxia da, zakar adjektiboa da eta okotz izena. Berezitasun horretaz gain, izengoitiaren azalpena zuzena bada, hitzaren lehenengo lekukoa litzateke, agiria 1481-1486. urte ingurukoa delako eta kokotz 1664. urtean agertzen da lehenengo aldiz eta okotz aldaera geroago, 1731. urtean, ia 250 urte geroago.
Tr. La forma okotz es sobre todo vizcaína. En guipuzcoano predomina kokotz, y kokots es prácticamente la única forma documentada al Norte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario