miércoles, 25 de junio de 2025

Urtitxo antroponimoa

 Bi aldiz agertzen da Urtitxo, XVI. mendeko Oiartzungo bi agiritan, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan. Lehena, 2. agirian, 1511. urtean, 196. or.:

E estimaron la casa de Vrticho que en el sel de Eldos ha e tiene, dos pequennos. E por la casa que tiene entre Garanu e Paradisua, vn pequenno e medio.
Bigarrena eta azkena, 3. agirian, 1520. urtean, 211. or.:
Yten, la casa de Vrticho, vn pequenno: I pequenno.
Antroponimo hipokoristikoa genuke, bi elementuz osatua, bukaeran -txo atziki txikigarria eta oinarrian Urti antroponimoa, Orti hedatuagoaren aldaera, blog honetan aztertutako Urtisagasti toponimoaren oinarria ere dena. Orti antroponimoaren eratorri hipokoristikoen artean Urtitxo dugu, Oiartzungo agiri horietan aurkitutakoa. Dirudienez, ez dago Urtitxoren lekuko gehiagorik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario