lunes, 23 de junio de 2025

Zakurrubieta toponimoa

 Oiartzungo toponimo zahar honek lau lekuko ditu, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan. Lekuko guztiak agiri bakarrean daude, 1. agirian, 1499. urtekoa. 
Lehenengoa, 79. or.:

Tiene Leete en Çacurvbieta, entremedio de las tierras
d’Eyçaguirre e Pero Çar de Garbunoa e Çuloagachipia
e Aldayaga, que son de Goycoechea.
Bigarrena, 80. or.:
Más estimaron que ay (en) Çacurhuvietachipia, tierras
de çient pies. Estimaron con la arboleda que ay en ella vn millar pequenno: I U pequenno
Azken bi lekukoak, 83. or.:
Fallaron en Beorraça tierras de dozientos pies con la
arboleda castanal que en estas tierras están. Estimaron en tres millares pequennos. Çacurvbieta, qu’es entre Çuloagachipia e la casa de Gueraçicho de Goycoechea, fasta las tierras de Goycoechea, estimaron tierras de dozientos pies. Estimaron en tres millares pequennos. E estimaron a la arboleda qu’está en estas tierras de Çacurvbieta en vn millar pequenno. Qu’es todo siete millares pequennos: VII U pequennos
Ikus daitekeenez, Zakurrubieta izena interpretazio bat da, lekuko guztietan <r> dagoelako. Beharbada garai hartan toponimoa sortu berria zen eta zituen elementuak aski agerikoak ziren eta bere mugak argi utzi zituzten: zakur-ubi-eta. Hala izan bazen, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago ubi hitza, ibi ezagunagoaren aldaera eta oinarrian, zakur animalia izena. Hasierako bi elementuak aipagarriak dira, ubi aldaera arkaikoa litzateke, hitz elkartua litzateke, oinarriko hitza ur litzatekeelako. Euskal testuetan ubi dago Duvoisinen Bibliaren itzulpenean, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Zakur hitzari dagokionez, lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Beraz, 246 urte lehenagokoa litzateke Oiartzungo toponimo honen lekukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario