miércoles, 18 de junio de 2025

Arrigurutzea toponimoa

 Oiartzungo XV. mende bukaerakoa da toponimo honen lekukoa, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian dago, 1499. urtekoa, 79. or.:

Teniente al agoa e a la huente de Arriguruçea e del
camino e la verta de Alçibar, vn pedaço de tierra con sus nogales. Estimaron vn millar pequenno: I U pequenno
Toponimoak luzaroan iraun du eta Oiartzungo toponimia liburuan informazio apurra ematen du toponimo honetaz, 91. or.: 
Arrigurutze. Baserria.
Toponimoak 500 urte iraun du aldaketarik gabe eta bi elementu ditu, harri eta gurutze izenak, ez da aldaketarik gertatu, bi elementuak osorik daudelako. Arrikruz toponimoan elementu berberak daude, baina gurutzeren aldaera batekin. Aipagarria da *argurutze bezalakorik ez izatea, harri izenaren alomorfoa erabili ez delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario